TXAPELKETAK

LEHIA

Gure pilotariak Nafarroan federaturik daude eta bertako gobernuak antolatzen duen txapelketa batean hartzen dute parte. Txapelketa honetako parte hartzaileak, gure kokapen geografikoak baldintzatzen ditu eta, beraz, desplazamenduak mugatzeko Nafarroako ekialdeko herrietako pilotariak izaten dira aurkari: Agoitzekoak, Aezkoako bailarakoak, Zangotzakoak, Ilunberrikoak, Kasedakoak… Ligaxka bat jokatzen da hauen artean eta lehenengo hirurek Erriberako ligaxkaren garailearen aurka erdi-finaletan hartzen dute parte, finala normalki Iruñeako Labrit pilotalekuan jokatzen delarik.


Besteak beste, 2013-2014ko txapelketan gure eskolako  bi pilotarik irabazi zuten txapelketa kimuetan: Oskar Alastuey eta Manex Salsamendi.

ESPEZIALITATEAK

Ikasle kopuruak eta material zein instalazioek burutu daitezkeen modalitateak mugatzen dituzte eta, beraz, euskal pilotako jokamoldeetatik esku pilotako hiru modalitate lantzen dira gurean: buruz-burukoa, eskuz-binakakoa eta lauterdia. Momentuz ez gara espezialitate berrietara zabaltzen hasi, hala nola gomazko paleta, taldeak kopuruz urriegiak liratekeelako eta zaila litzatekeelako bi eskola paraleloren funtzionamendu egokia hain baliabide urriekin bermatzea.

MAILAK

-KadeteakAitor Palacios.

-Infantilak: Iñigo Aznarez, Oskar Alastuey, Manex Salsamendi eta Ruben Glaria.

-KimuakMikel Aznarez, Xabier Sanz, Hodei Gaspar, Markel Sabuqui, Ander Sabuqui eta Ienego Baraze.

-BenjaminakAmets Gaspar, Yago Alvarez Sotomayor, Markel Baines, Inar Urzuriaga,     Egoi Zalgizuri, Fernando Usunariz, Laia Salsamendi, Oier Ederra, Eneko Sanz eta Eder Tapia.

-Aurrebenjaminak: Pablo Alvarez Sotomayor, Wiliam Ureña, Iñigo Fayanas eta Gorka Zalgizuri.



1 comentario:

  1. Landutako blog ona dugu aurrean.
    Edukiak ongi antolatuak daude eta osotasun osoz; informazioa zehatza eta erakurterreza da, primeran ulertzen baita. Modu berean, ordenatuta dago; esteka ezberdinen bidez erraza da informazioa aurkitzea.
    Talde lana izan dela argi dago, informazioa ongi bateratuta dago eta. Orokorrean, ez dago ortografia akatsik eta hizkuntza zuzena da.
    Informazio iturriei dagokienez, zenbait tokitatik atera duzue informazioa: pilota eskolatik bertatik, interneteko bideoak, …
    Nire ustez, itxura aldetik zertxobait erakargarriagoa izan beharko litzateke: argazki gehiago, musika, kolore argiagoak, …
    Faltan bota dut txapelketen inguruko informazio gehiago agertzea: emaitzak, sailkapena eta horrelakoak.
    Hala eta guztiz ere, zuen blog-a oso gustora irakurri dut eta merezi duzuen kalifikazioa 8,5 da.

    ResponderEliminar