ANTOLAKETA

ZUZENDARITZA ETA ESKOLAREN EGITURAKETA

Pilota eskolako arduradun nagusia Garde herriko alkatea bera dugu, Jose Javier Echandi, klubaren sorreraren sustatzaileetako bat hain zuzen. Bestalde, Luis Lusarreta “Txarpa” ere asko mugitzen da klubaren inguruan. Beraz, eskola udaletxearen baldintzapean dago, hau delarik entrenatzaileari kontratua egiten diona.
Taldeak entrenatzaile bakarra nahikoa du bere beharrei erantzuteko, ordutegiaren araberako taldeak ez baitira batere kopurutsuak. Modu honetan, lan egiterako orduan ikasleekiko hurbiltasuna aldeko faktoretzat du entrenatzaileak. Era berean, klubaren ustez orain arte entrenamenduak burutzen diren baino maiztasun handiagoz aritzeak mesede egingo lieke bai kirolariei bai eskolari berari, eta horregatik, helburutzat markatua dago aipatutakoa.

Esan bezala beraz, hurrengoa da talde teknikoa:

-Arduradun nagusia: Gardeko alkatea, Jose Javier Etxandi.

-Laguntzailea: Luis Lusarreta, "txarpa"

-Metodologia eta entrenamenduak: Asegarce-ko kide ohia, Arturo Arbizu.


METODOLOGIA

Eskolaren helburu nagusia gaztetxoek esku pilotarekiko afizioa hartzea da. Horretarako entrenamenduen lehen baloreak dibertigarri izatea eta ikasteko aberatsa izatea dira, hurrenez hurren. Ulertzen dugu hasieratik lehia sutsuan barneratutako haurrak, balore eta ohitura asko oker barneratzeaz gain, ez duela nahi beste gozatzen. Jolasean eta ondo pasatuz ikasten ibili den haurrak aldiz, behin ikasi beharrekoak ondo ikasita, era naturalean eskatuko du lehiaketan parte hartzea, ilusioz eta gogoz arituko da. Hori da gure ustez pilotari onak prestatzeko bidea. Eskola honek bere ahalegin dena jartzen du alor honetan, pilotari onak fruitu dituen eskolaren izena Euskal Herritik paseatzea zein onuragarria den jakitun.

Bestalde, materialaren aldetik, erabiltzen ditugun esku pilotako pilotak “goxuak” eta “toke erdikoak” izaten dira, udalak subentzionatuak. Denbora eskasiak eraginda entrenamendua alor teknikoago batean zentratzen denez, ez da koordinazio jokoetarako erabiltzen den materialaren beharrik izaten.Hala ere, etorkizunera begira, eta duten garrantziaz jakitun, azken hauei gure metodologian pisu gehiago emateko konpromezua hartzen dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario