Gure pilota eskolaren bilakaeran zehar hainbat esperientzia aberasgarri bizi izan ditugu. Entrenatzailea Asegarce enpresako kide zela, bere kide ziren hainbat pilotari gure eskolara gonbidatu zituen hitzaldiak ematera, hala nola, Ruben Beloki eta Patxi Ruiz. Horrelako ekitaldiak gure umeentzako gogo iturri handia dira, profesional handiak direlako eta umeek eredutzat dituztelako.
Era berean gaur egun, entrenatzailea Asegarcen ez badago ere eta kontaktuak urriagoak badira ere, sahiatzen gara behintzat eskolara umeekin egotera pilotari famaturen bat erakartzen bai eguberrietan eta baita ikasturte amaieran ere. Etortzen azkena Jose Javier Zabaleta izan genuen.

No hay comentarios:
Publicar un comentario